Babak, ilarrak, tipula, espinaka, borraja, errukula, errefautxoa, arbia… ereiteko garaia da!

Hazi txiki bakoitza istorio zahar bat baino ez da, egunero birsortzen dugun agertokian esnatzeko zain dagoena…

Aleka

EUSKAL HERRIKO HAZIAK

Aleka elkartea egungo hazi-merkatuaren alternatiba sortzen diharduen ekimena da, hazi-merkatu horrek uniformetasuna eta higadura genetikoa nahiz kulturala inposatzen baitizkio gure nekazaritzari.